Vistas de página en total

martes, 28 de abril de 2020

LH4: Apirilak 29, asteazkena

Egunon lagunok! Goazen lanera!

GAZTELANIA:







Lagun batzuon argazkiak jaso ditugu! Ikusi zein ederki dabiltzan lanean etxean!



Asier lanean kontzentratua erabat! Aupa zu!



Hemen Faizak eta Andreak egindako artelanak ditugu, a ze artista puskak egindak zaudeten!



 Andyonellak papiroflexiako lana egin eta argazkia bidali zigun, ikus dezazuen!



 Inasek egiten dituen pizzak probatzeko desiatzen gaude!

Muxu handi bat ekipo! Animo!

lunes, 27 de abril de 2020

LH4: Apirilak 28, asteartea

Kaixo talde!

Zuetako askok ez dezute oraindik atzoko lana bidali... gogoratu oso garrantzitsua dela lana egin eta guk ikustea! Beraz, animo!

Gaurko lana:

MATE:







Biderketa hauek zuen matematikako koadernoan kopiatu eta bertan egin!

INGELESA:


  • Activity book page 64: unit 3 stickers.
  • Activity book page 78: 1, 2 and 3.

Animooo!!!!!



GORPUTZ HEZKUNTZA LH3 - LH4


3. EBALUAZIOA

Ondorengo egunetan Gorputz Hezkuntzan egin beharreko lehenengo jarduerak iritsiko zaizkizue ( LH 4 Drive eta LH 3 Instagram )

10 ERRONKA / 10 RETOS / 10 CHALLENGE  

Animo!



domingo, 26 de abril de 2020

LH4: Apirilak 27

Kaixo lagunok!

Mikelek esan bezala... hemendik aurrera egunero igoko ditugu blogera etxean EGUNERO egin beharreko lanak. Gogoratu amaitzerakoan argazki bat atera eta email helbide honetara bidali behar dituzuela: 4mailalekaenea@gmail.com

GAURKO LANA:


  • EUSKARA: Asteburuan egindakoari buruzko idatzi bat (testu labur bat) , gutxienez 10 lerro izan behar dituena. Atzo, igandea, kalera irtengo zineten asko aspaldiko partez, kontatu ea zer moduz ibili zareten!
Animo! Azken hiruhilabete hau indarrez hartu behar dugu!

Maialen eta Mikel.

lunes, 20 de abril de 2020

LH4: AUPA EKIPO!

Zer moduz pasa duzue oporretan?

Deskantso txiki honen ostean... hemen duzue hurrengo erronka!

Eskulan bat egin beharko duzue, baina ze teknikarekin? PAPIROFLEXIA rekin!!!

Badakigu asko gustatzen zaizuela eta aditu batzuk zaretela gainera... beraz, gozatu eta etxekoak animatu beraien irudiak egitera ere! Argazkiak bidali!

Muxu pila eta animo!


Maialen eta Mikel.

miércoles, 8 de abril de 2020

LH4: AZKEN ERREZETA ETA ERRONKA BERRIA!

Sofia ere aritu zen sukaldari lanetan aurreko astean eta hemn daukazute bidalitako argazkia! A ze bizkotxo puska! Aupa zu!




Eta lagunok...  hona hemen asteroko erronka berria, oporretan entretenituak egoteko! Tutorial bat egin behar dezute!

eta... zer da tutorial bat?

Ondo egiten dakizuten zerbait, nola egiten den azaltzea! Edozer gauza izan daiteke, hala nola:

- Koreografia bat pausoz pauso.
- Errezeta bat
- Kirol errutina bat
- Eskulan bat
- Okurritzen zaizuen beste edozein gauza!

Ahal bada grabatu, eta bestela, idatziz egin eta bidali!

Animo ekipo, gutxiago geratzen da berriro ere elkar ikusteko! Muxu pila!

Maialen eta Mikel.

jueves, 2 de abril de 2020

LH4: SUKALDARI GEHIAGO!








Almak limoizko bizkotxo ederra prestatu du!!



 Eta faiza ez da atzean geratu! ze itxura ona duten biek!



 Inasen ordea nahiago izan du gozoa alde batera utzi eta enpanadillak prestatu ditu!




 Eta Safae ere animatu da postre batekin! Gaileta asko daude hor ee... gorde batenbat!


 LH4: ZUEN ARGAZKIAK!!

Hasi gara dagoeneko zuen errezeten argazkiak jasotzen... ederrak!!


Andreak prestatutako plater hau arepa deitzen da, eta kriston itxura goxoa du!


Melanyk bizkotxo ederra prestatu zuen amaren laguntzaz!

Honetaz gain, etxean lan eta lan zabiltzatela frogatzen duten argazki batzuk jaso ditugu! Hona hemen batzuk!





















Inas artista! Segi horrela!








Dinosauroei buruzko gauza pila erakutsiko dizkigu Axelek eskolara itzultzen garenean! Aupa zu!




Faiza marrazkilari bikaina dugu, eta oraingoan neska triste baten erretratua egin du! Egun hauetan tarteka horrela sentitu gaitezke, baina animo! Konturatzerako hau pasako da! Eta bitartean, segi horrelako lan politak egiten!


miércoles, 1 de abril de 2020

LH4: KAIXO TALDE!!!!

Udaberria iritsi zaigula baina, neguak ez du joan nahi!!

A ze hotzaaa!!!! Elurra eta guzti eduki degu Euskal Herrian!!

Honen inguruan, hemen uzten dizuegu ipuin polit bat, entzun eta gozatzeko!!


https://dobera.eus/albistea/zozomikoteak-audio-ipuina

Esteka sakatu eta ipuina dagoen orrialdera iritsiko zarete, behekaldean daukazute audioa!

MUXU PILA!!!