Vistas de página en total

jueves, 11 de junio de 2020

LH4:Ekainak 12, ostirala

Ostirala iritsi da, iritsi da ostirala...

Kaixo lagunok!!!

Ikasturte azken asteburu honetarako ekintza berezi bat proposatuko dizuegu... Denboratxo bat bagoaz zuetako batzuei aurpegiak ikusi gabe, eta gogoa dugu!!

Honengatik, eta euskara ahaztu ez dezutela frogatzeko, aurkezpen bat egiteko eskatzen dizuegu. 2 minutu iraun behar ditu gutxienez eta 5 minutu gehienez. Itxialdian eta denbora guzti honetan izan dituzuen sentimenduak kontatzea da helburua. Nahi duzuen bezala prestatu dezakezue aurkezpena, baina hemen uzten dizkizuegu galdera batzuk ideiak emateko:


  1. Nola sentitu zara itxialdian?
  2. Nola sentitu zara eskolara etorri gabe?
  3. Zer izan da faltan bota duzuna gehien?
  4. Zer egin duzu hobeto sentitzeko denbora honetan?
  5. Zaletasun berriak aurkitu dituzu?
  6. Zer ikasi duzu egoera honetatik?
Aurkezpena mobilarekin grabatzeko eskatu norbaiti, eta gero guri bidali!! Ez baduzue asmatzen emailez bidaltzen, bidali watsap bidez, baina bidali!!

Animooo, eta asteburu bikaina pasa!!

Mikel eta Maialen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario